Oihartzun handia izan du herrian Iban Fernandezek (Elgoibar, 1977) joan den zapatuan betetzea lortu zuen erronkak: 12 ordu eta 10 minutuan bederatzi buelta egin zituen Azkue-San Roke eta Karakate artean. Bere buruari jarritako erronkari buruzko nondik-norakoak azaldu dizkio barren.eus-i eskainitako elkarrizketan. (igoera guztietako argazkiak dauzka)
Euskadi, Valentzia eta Kataluniako kirolariek parte hartu zuten joan den urriaren 24an Gasteizen jokatu zen Shuai Jiao txapelketan. 75 eta 80 kilo arteko kategorian urrezko domina eskuratu zuen Igor Castañaresek eta zilarrezkoa Iñigo Arizagak. Wu-shua arte martzial txinatarraren diziplinetako bat da Shuai Jiaoa.
Kilometro bertikalen Euskadiko Kopako azken proba puntuagarria jokatu zuten atzo Arabako Asparrena herrian, Araia-Aratz kilometro bertikala. Gizonezkoetan Iñigo Lariz Azkue izan zen azkarrena, 36 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Kopako sailkapen nagusian Aitor Osak lortu ditu puntu gehien, baina atzoko sari banaketara agertu ez zenez, araudia betez, bigarren sailkatuari eman zioten Kopa, Iñigo Larizi. Emakumezkoetan Virginia Perez Mesonero gailendu zen eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak lortu zuen bigarren postua.