Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 14 realeko jokalariak errosarioEibarrek eta Realak apirilaren 16an, zapatuan, Ipuruan jokatuko duten euskal derbiaren harira, Play Station Txapelketa antolatu du Elgoibarko Ludotekak zapaturako. Realeko bi jokalari, hain justu, Elgoibarren izan ziren atzo sinadurak ematen (goiko argazkian).

2016 04 13 jose gurrutxaga 2015 1Elgoibar Ikastolak Jose Gurrutxaga krosaren 23. edizioa antolatu du domekarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 700 antxitxikarik eman dute izena 6tik 16 urtera artekoen lasterketetan parte hartzeko.

2016 04 13 deca sanloEuskal Ligarako igoera fasea jokatuko dute Sanloko kadete eta jubenil mutilen taldeek, -Decak eta Beristainek-, asteburu honetan, Berangon. Igoera lortuz gero, jubenil eta kadete mailako nesken zein mutilen taldeak Euskal Ligan dituen hirugarren kluba izango litzateke Sanlo, Zarautz eta Usurbilekin batera.

2016 04 11 diego reyes realaMikel Gonzalez eta Diego Reyes Realeko jokalariak gertutik ikusi eta haiekin argazkiak atera edo sinadurak eskatzeko aukera izango dute zaleek eguaztenean.

2016 04 11 mugertza 2arglehia 3akJuan Mugertza Nazioarteko krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo taldeak bigarrengoz, eta gaur jakinarazi dituzte irabazleak. 

2016 04 10 enduroa mintxeta lokatzaEnduro txapelketa ikusgarria izateko baldintzak bete ziren atzo: ikusleek proba jarraitu ahal izateko eguraldi eguzkitsua batetik, eta ikusgarritasuna areagotu zuen ibilbide lokaztua, bestetik. Gainera, antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, Euskadin antolatutako Enduro proba baten parte hartze marka gainditu zuen Elgoibarkoak. (argazkiak eta sailkapenak dauzka)

2016 04 10 kilimontrail walterbecerra 2016 04 10 kilimontrail emakumezkoa

23 kilometroko ibilbidea osatu ostean, elkarrengandik metro gutxira ailegatu dira helmugara Walter Becerra eta Pere Rullan. Sestaon bizi den venezolarrak sei segunduko aldea atera dio Mallorkako saltakari Rullani. Emakumezkoetan Virginia Perez gasteiztarra gailendu da. (argazki bilduma dauka)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza