Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 12 spine race edu uribe 2014Ingalaterra erdian daudela-eta Ingalaterrako bizkarrezurra deitzen diete Penino mendiek osatzen duten mendilerroari. Pennine way izeneko bidea jarraituz, hegotik iparrera zeharkatzen ditu The Spin Race mendi lasterketak, munduko luzeenetarikoa (431 kilometro) eta gogorrenetarikoa. Joan den zapatuan hasi zen proban 100 lagunek hartu zuten irteera, tartean Edu Uribe elgoibartarrak. Ibilbideko ze puntutan dagoen jakiteko aukera eskaintzen du probako web guneak. 

2016 01 11 inf neskak almeriaInfantil, kadete eta jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketa jokatu dute Almerian (Espainia), urtarrilaren 3tik 8ra bitartean. Elgoibarko Sanlo kirol-taldeko zazpi jokalarik Euskadiko selekzio desberdinak ordezkatu dituzte txapelketa horretan. Horien artean, Maddi Goñi eta Nora Rodriguez jokalari elgoibartarrek brontzezko domina lortu dute infantil mailan.

2016 01 05 alevin cdelgC.D. Elgoibarko zenbait taldek ez dute atsedenik hartu Eguberritan, eta torneo edo txapelketa ezberdinetan hartu dute parte alebin eta infantil mailako taldeek. Emaitza onak lortu dituzte gainera, tartean alebin taldeak irabazi duen Zumaiako Torneoa. Gabonetako Otarraren zozketako irabazleak zein izan diren ere eman du jakitera C.D. Elgoibarrek.

2015 12 31 san silbestre mendaroGiro politean korrika amaitu dute Elgoibarren eta Mendaron hainbat lagunek San Silbestre lasterketetan. (argazki bilduma dauka)

2015 12 18 sansilbestre2014 2Urteko azken eguneko lehen minutuan (abenduaren 31n, 00:01ean) hasiko da Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron. Bost kilometroko ibilbidea izango dute biek.

2015 12 21 kirl sariak danak2015 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan. (saritu guztien merituak eta argazkiak)

2015 12 20 xake iderboryaJokatutako bederatzi partidetatik bakarra galdu ostean, 21 urteko Ider Borya xakelari frantziarrak irabazi du Elgoibarko 25. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa. (argazkiak dauzka)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza