Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 22 iker Dorronsoro cdelgoibarIker Dorronsorok hartuko du Egoitz Mendizabalen lekua Haundiko entrenatzaile karguan.

2016 01 21 mugeetza marrazki 1sarianagMugertza krosari buruzko lehen marrazki lehiaketa antolatu zuten Mintxeta atletismo taldeak eta Elgoibarko Udalak, eta sarituak jakinarazi dituzte. 2 eta 12 urte arteko 260 umek hartu dute parte lehiaketan. Atzo, berriz, Ludotekako eta Gaztelekuko erabiltzaileak bisitatu zituzten krosean arituko diren antxitxikarietako batzuek. (saritutako argazkiak dauzka)

2016 01 19 toyota euskoauto txirrindMaster mailako lasterketetan arituko den Toyota Euskoauto txirrindulari taldea aurkeztu zuten joan den urtarrilaren 16an Elgoibarren. Ordiziako taldea den arren, lotura handia du Elgoibarrekin.

2016 01 19 mugertza aurkezpena atletakBigarren urtez jarraian Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) osatutako kros lasterketen egutegian izango da Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko krosa, munduko zortzi kros onenen artean, alegia. Gaur eguerdian aurkeztu dute. Faboritoen artean Tamirat Tola, Conselsus Kipruto eta Timothy Toroitich aipatu behar dira, gizonezkoetan, eta Netsanet Gudeta, Alemitu Heroye eta Irene Chepet emakumezkoetan. (atleta esanguratsuenen zerrenda dauka)

2016 01 16 maite maiora espainiako atletismo fed2015. urteko atletarik onenak saritu zituen Espainiako Atletismo Federazioak, joan den zapatuan, Espainiako Batzorde Olinpikoak Madrilen duen egoitzan egin zuten galan. Maite Maiorak bi sari eskuratu zituen mendi lasterketen Munduko Trail Txapelketan lortutako zilarrezko eta brontzezko dominengatik.

2016 01 15 idoia rodriguez logo llehiaketaClub Deportivo Elgoibar futbol taldeak datorren urtean ospatuko duen mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa antolatu zuen, eta gaur iluntzean jakinarazi dute irabazlea, Idoia Rodriguez eibartarrak aurkeztutako logotipoa, hain zuzen ere.

2016 01 15 mugertza udala akordioaDuela lau urte egin zuten moduan, beste lau urterako hitzarmena adostu dute Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak, Mugertza krosa eta atletismo taldeak antolatzen dituen beste hainbat ekimen diruz laguntzeko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza