Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 31 martin hdz lasarteMintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandez antxitxikariak kadete mailako Euskadiko kros txapelketa irabazi zuen domekan Lasarteko hipodromoan jokatu zen Donostiako Nazioarteko 61. Krosean. Edizio guztietan ondoan lagun izan dutela-eta, Fermin Arrese elgoibartarra omendu zuten antolatzaileek.

2016 01 31 beristain sanlo IMHn10Asteburu borobila izan dute Sanloko taldeek. Batetik, Deca Elgoibar kadete mutilen taldeak eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldeak etxean jokatu dituzte Euskal Ligako Bigarren Fasea jokatzeko igoera faseak eta biek lortu dute igoera. Bestetik, Alcortak eta Laukok ere garaipen garrantzitsuak lortu dituzte etxean.

2016 01 27 mamo wolde semealaba bisita1Helburu denak beteta, Mintxeta Atletismo Taldea “oso gustura” gelditu da Mugertza krosaren 73. edizioak eman duen guztiarekin. Era berean, Elgoibarren bisitan izan diren Mamo Wolderen semeak eta alabak -Tabor eta Addis- ere hitz politak eskaini dizkiete antolatzaileei eurekin izan duten tratuagatik.

2016 01 27 deca sanloSanlo eskubaloi taldeko bi taldek Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Deca Elgoibar kadete mutilen taldea eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldea dira txapeldunak. Bi taldeek Elgoibarren jokatu dute Euskal Ligako bigarren fasera sailkatzeko fasea, datorren asteburuan.

2016 01 24 mugertza73 emakGiro bikainarekin jokatu da gaur Nazioarteko Juan Mugertza krosaren 73. edizioa Mintxetan. Guztira 700 atleta inguruk hartu dute parte jokatu diren hamar lasterketetan. Nagusien mailan, Irene Chepet Cheptai keniarra izan da azkarrena eta Aweke Ayalew etiopiar jatorriko bahraindarra gailendu da gizonezkoetan, duela bi urte emakumezkoen lasterketa irabazi zuen Hiwot Ayalewren anaia, hain justu ere. (argazkiak dauzka)

2016 01 22 mamo wolde semealab banderagazTabor eta Addis Woldek gaur arratsaldean ezagutu dute euren aitaren omenez Mintxetan, -Juan Mugertzarenaren ondoan- jarrita dagoen oroigarria. Emozioz bizi dute unea, eta Elgoibarrera etortzen ziren aurreneko aldia den arren, berehala jabetu dira aitak, Mamo Wolde handiak, arrastoa laga zuela hemen.

2016 01 22 iker Dorronsoro cdelgoibarIker Dorronsorok hartuko du Egoitz Mendizabalen lekua Haundiko entrenatzaile karguan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza