Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 25 tarazona esprinta jorgesanzTarazona Hiria txirrindulari lasterketa jokatu zuten Zaragozako Tarazona hirian, joan den asteburuan. Zapatuko eta domekako etapetako emaitzak batu ostean, German Gil Burgoseko txirrindulariak lortu zuen sailkapen nagusiko lehen postua. Ramon Garcia elgoibartarrak egin zuen bigarren.

2016 02 24 kirolcampusa selfieElgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurten ere, zortzigarren urtez, Aste Santuko Kirol Campusa antolatuko du. Datorren astelehenean, otsailaren 29an, zabalduko da izena emateko epea.

2016 02 17 martin hernandez mugertzanMintxeta Atletismo Taldeko kide Martin Hernandez Beitia antxitxikariak Espainiako Kros txapelketan hartuko du parte Euskadiko selekzioarekin, kadete mailan. Domeka honetan jokatuko da Burgosen.

2016 02 16 mintxeta atletak garaikurregazMintxeta atletismo taldeko kideek maila ona eman dute asteburuan jokatu diren bi kirol probetan: pista estaliko gazteen Euskadiko Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko kros txapelketa. 

2016 02 15 ramon garcia txap laudion aiaraldeaLaudioko Master Klasikoa jokatu zen zapatuan, Master mailako denboraldiko estreinako proba. 176 txirrindularik hartu zuten parte, eta Toyota Euskoauto taldeko Ramon Garcia elgoibartarra izan zen irabazlea, helmuga marra bigarren postuan gurutzatu bazuen ere. 

2016 02 10 lauko sanloZilarrezko Ohorezko Mailan jarraitzeko garrantzi handiko partida jokatuko du Lauko Elgoibar eskubaloi taldeak zapatu honetan (otsailak 13), Olaizaga kiroldegian (19:30). Elgoibartarrek Kanariar Uharteetako Tenerife C.B. Salud taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

2016 02 02 nora kortaberria jaurtiketaZarautzeko Aiala taldean jokatzen diharduen Nora Kortaberria eskubaloi jokalari elgoibartarrak junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du. Aurten Errusian jokatuko den Munduko txapelketarako sailkatze fasea jokatzeko prestaketak egingo dituzte Guadalajaran (Espainia). 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza