Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ehitzulia2013 contadorEspainiako Vueltaren 13. etapak Bilbo eta Nafarroako Urdazubi-Dantxarinea batuko ditu gaur (irailak 2). 214 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek eta bidean Elgoibartik eta Mendarotik igaroko dira, 13:14 eta 13:32ak bitartean. 634 errepidea itxita egongo da trafikoarentzat ordu-tarte horretan.

tena trail ander zulaika hirugarren lukenLizarpe mendi lasterketa taldeko bi kidek postu aipagarriak eskuratu zituzten, joan den asteburuan, Tenako haranean jokatutako proban. Ander Zulaika mendaroarrak hirugarren egin zuen 78 kilometroko proban eta, bestetik, Ainhoa Lendinez elgoibartarrak laugarren egin zuen 42 kilometroko proban.

imanol garaizabal elgoibar taldekideegaz europako raid txapEuropako Raid Txapelketa jokatu dute uztailaren 20tik 24ra bitartean Kataluniako Aran Bailaran, eta euskal talde bat (EuskalRaid-Aralar kirolak) sailkatu da hirugarren postuan, Suediako eta Txekiako taldeen atzetik. Lau kidek osatu dute taldea eta horietako bat izan da Imanol Garaizabal elgoibartarra.

Elgoibar kirol arg lehiaketa LA IGLESIA SKATE PEDRO LUIS AJURIAGERRAElgoibarko XI. Kirol Argazkien Lehiaketako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak. Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren La Iglesia Skate argazkiak eskuratu du sari nagusia. Iaz ere lehen saria lortu zuen Ajuriagerrak Elgoibarren.

maite maiora mendaro munduko txapeldun skymarathonNazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, hiru modalitatetako (igoera bertikala, maratoia eta ultra) Munduko Txapelketak jokatzen ari dira asteburu honetan Lleidako Pirinioetan. Skymarathon modalitateko proba jokatu dute gaur eta Maite Maiora Elizondo mendaroarrak irabazi du, 4:42:21eko denborarekin. Atzo gainera, hirugarren postua lortu zuen igoera bertikalen Munduko Txapelketan. Gizonezkoetan, zazpigarren egin zuen Iñigo Larizek.

azkarate igoera elgoibar bizikleta tropeleanElgoibarko VI. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute goizean, Maalako jaien barruan. Eguraldi makurra egin du eta txirrindulari gutxi batu dira irteeran. Ramon Garcia elgoibartarra izan da irabazlea, azken bi edizioetan bigarren egin eta gero. Txirrindularien ostean, 23 lagunek parte hartu dute atletismo proban, eta Igon Manzisidor debarra izan da azkarrena.

el ingles dokumentala aurkezpena elgoibarJames Slaterrek eginiko El Ingles dokumentala eskaini zuten atzo Elgoibarko Kultur Etxean eta jendez bete zen hitzaldi gela. David Slater atleta ingelesa da dokumentaleko protagonista eta Azkarateko igoeran 1981ean ezarri zuen errekorra jasotzen du, besteak beste.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza