Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 01 lilatoia26. Lilatoia lasterketa egin zuten atzo Donostian, eta ia 4.000 emakumek hartu zuten parte, sekula baino gehiagok, alegia. Elgoibartik eta Mendarotik ere asko izan ziren emakumeen herri lasterketan parte hartu zutenak: 55 elgoibartar eta 18 mendaroar, hain zuzen ere. (sailkapenak eta argazkiak dauzka)

2015 02 26 idiprobakaurkezpena1BBK Sarian puntuaziorik onena lortu duten hiru idi-parek jokatuko dute zapatuan (otsailak 28) Euskadiko txapelketako finala, Sigmako probalekuan. Gaur aurkeztu dute finala Elgoibarko udaletxean.

2015 02 22 larizkaroloolasagastiKarolo Bandres memoriala jokatu zuten asteburuan Izaba eta Belagua inguruetan. Zapatuan kronoigoera proba jokatu zuten, eta domekan berriz, bakarkako distantzia luzeko proba, bietan Euskal Herriko txapelak jokoan zirela. Gizonezkoen mailan Iñigo Lariz elgoibartarra gailendu zen bi probetan. (bideoa dauka)

2015 02 20 emfsarituakgEuskal Mendizale Federazioak (EMF), 2014ko mendiko kirolari onenen garaikurrak banatu zituen, joan den barixakuan, Getxon. Sarituen artean elgoibartar bat eta mendaroar bat daude, Alberto Fernandez eta Maite Maiora. 

J2015 02 19 Kondeoan zen larunbatean Euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatu zuten Sopelan, eta Iñaki Konde elgoibartarrak jantzi zuen txapela 60-70 urte bitartekoen kategorian.

2015 02 15 euskadikokrostxapivanKrosaren esentzia ugarik bat egin zuten domekan Mintxetan, euripean eta lokatz artean jokatu baitzuten Euskadiko kros txapelketaren 51. edizioa. Gizonezkoen lasterketa nagusian Ivan Fernandez gasteiztarrak eskuratu zuen titulua, jarraian lortzen duen zazpigarrena, eta hala, aurrea hartu dio Euskadiko sei txapelketa irabaziak zituen Ivan Sanchezi. Emakumezkoetan erakustaldia eskaini zuen Trihas Gebrek, eta Maite Maiora mendaroarrak meritu handiko hirugarren postua lortu zuen (argazkiak dauzka)

2015 02 12 euskadikokrostxapkartelaDatorren domekan Euskadiko Kros txapelketa jokatuko dute Mintxetan. 51. txapelketa izango da aurtengoa, eta estreinakoz jokatuko da Elgoibarren. 9:45etik aurrera, kadete, jubenil, junior eta nagusien lasterketak ikusteko aukera izango da, eta maila guztietan Euskal Herriko korrikalaririk onenek jardungo dute lehian. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza