Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 04 padeltxapelketa40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatuta, Elgoibarko VIII. Tenis eta Padel Txapelketako finalak jokatu zituzten joan den zapatuan Mintxetan.

2015 07 04 javierezenarro mendaro01Julen Umerez eta Xabier Murgiondo Ulma taldeko txirrindulariek erakustaldia eman zuten Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindulari lasterketan. Bi taldekideak eskutik helduta sartu ziren helmugara.

2015 07 04 ermukosaskibaloitxap dinamokalimotxoErmua 3x3 Saskibaloi txapelketaren estreinako edizioa jokatu zuten zapatuan Ermuko Cardenal Orbe plazan. Elgoibarko Dinamo Kalimotxo eta Bilboko Garaitu taldeak ailegatu ziren finalera eta elgoibartarrak nagusitu ziren. 

2015 07 03 javierezenarro txirrind last2014 irabMendaroko Txirrindulari Lasterketa, VIII. Javier Ezenarro oroitzarrea jokatuko da Mendaron zapatu honetan, uztailaren 4an.

2015 06 30 tenisean 08taborcia40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatu duen Elgoibarko tenis eta padel txapelketa azken txanpan sartu da. Zapatuan jokatuko dituzte finalak Mintxetan. Tenislari profesionalen arteko erakustaldi partida ere antolatu dute antolatzaileek.

2015 06 29 gizaprobataldeamendaroGipuzkoako giza proba txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten domekan Errezilgo Gernika plazan. Itziarko Andutz taldeak irabazi zuen proba eta Mendaroko TopeNatxiok taldeak lortu zuen bigarren postua. Emaitza honi esker, ligaxka eran jokatzen diharduten txapelketako lidergoa eskuratu du Mendaroko taldeak. Txapelketaren final nagusia Elgoibarren izango da uztailaren 18an.

2015 06 26 maitemaiorachamonix fotoiosuNazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, kilometro bertikalen Europako Txapelketa jokatu zuten barixakuan Chamonixen (Frantziako Alpeak). Maite Maiora mendaroarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza