Ia 300 umek eta nerabek hasi dute udako kirol campusa

Barren.eus 2022ko eka. 27a, 10:43

Kirola eginez hasi dute oporraldia herriko 296 umek eta nerabek (iaz 275 izan ziren). Mintxetan batu dira goizean eta campuseko kamisetak banatu eta jantzi ostean talde argazkia atera dute.

Hurrengo lau asteetan egunero kirolean arituko dira udako kirol campusean parte hartuko duten umeak eta nerabeak. Hamasei begiraleren gidaritzapean arituko dira eta David Rodriguez izango da campuseko koordinatzailea.

Uztailaren 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, hainbat kirol egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, besteak beste: eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.
2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute Goi Mailako Kirol Udalekuetan.
Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera taldearg2 BARREN

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera BARREN 2

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera 1 BARREN

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera BARREN 3

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera BARREN 4

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera BARREN 5

2022 06 27 udako kirol campusa Elgoibar hasiera BARREN