Ur jardueren ikasturte berria irailaren 1ean hasiko da

Barren.eus 2022ko eka. 23a, 09:15

Udal Kirol Patronatutik jakitera eman dutenez, 30 igeriketa talde inguru osatu dituzte, eta talde bakoitzaren ordutegiak Olaizaga Kiroldegian kontsultatu daitezke dagoeneko.

Ur jarduera guztien ikasturte berria, hau da, igeriketa eskola, igeriketa hastapeneko ikastaroak (sardina txikiak, sardinak, korrokoiak, izurdeak eta marrazoak), jaio berriak eta haur txikiak, igeriketa egokitua eta lesioen berregokitze uretan, irailaren 1ean hasiko dira. 

Talde bakoitzaren ordutegiak Olaizaga Kiroldegian kontsultatu daitezke dagoeneko, edo telefono bidez, 943 744 415 zenbakira deituta.