Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 22 emakumeen pala txap 2018 kalegoen BARRENElgoibarko Emakumezkoen Binakako 9. Pala Txapelketako finala jokatuko dute domekan, ekainaren 26an.

Domeka goizean jokatu zituzten Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen txapelketako finalerdiak, Ikastolako frontoian. Lehen finalerdian, Yolanda Mateosek eta Maria Badiolak lortu zuten finalerako txartela, Idoia Arrillagak eta Eva Ibarrolak osatutako bikote mutrikuarrari 22-16ko emaitzarekin irabazita. Bigarren finalerdian 22-19 gailendu ziren Amaia Aizpuru eta Elaia Oiartzabal, Maite eta Iratxe Barruetabe├▒a ahizpa mutrikuarren aurkako neurketan.

Hortaz, Yolanda Mateosek eta Maria Badiolak osatutako bikoteak Amaia Aizpururen eta Elaia Oiartzabalen aurka jokatuko du finala. Domeka honetan izango da, 12:45etik aurrera, Kalegoen plazan (euria egingo balu Ikastolako frontoian). Finalaren aurretik, jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, 11:45etik aurrera.

2022 06 19 pala emakumeak finalerdia2 ikastolan

2022 06 19 pala emakumeak elgoibar finalerdia ikastolan

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza