Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 05 errege kopa sailkaptzea irunaoka haundi arg cd Elgoibar 11Santurtziko Dinamo San Juan taldeak eskuratu du Espainiako Errege Kopako atariko kanporaketan lehiatzeko sailkatzea.

Errege Koparako sailkapen fasea jokatu zuten atzo, Iruña Okako Arrate futbol zelaian. Hiru talde aritu ziren lehian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Ohorezko Erregional Mailan lehiatu eta lurralde bakoitzeko liga txapelketan bigarren postuan sailkatu ziren hiru taldeak: Haundi, Dinamo San Juan (Bizkaia) eta San Viator (Araba). Atzokoan, 45 minutuko partidak jokatu zituzten elkarren aurka. Harmailetan giro polita sortu zuten taldeetako zaleek. Elgoibartik 125 lagun inguru joan ziren Haundi animatzera, klubak jarritako autobusean horitako asko.

Haundik lehen partidan galdu zituen hurrengo kanporaketara igarotzeko aukera ia guztiak, 1-0 galdu baitzuen Dinamo San Juan taldearen aurkako partida. Ekaitz jokalariak sartu zuen santurtziarren gola. Elgoibarko taldeak San Viator taldea izan zuen aurkari jokatu zuen bigarren eta azken neurketan, eta hutsnako berdinketarekin amaitu zen partida. Hortaz, sailkapenerako aukerarik gabe gelditu zen Haundi. Bizkaitarrek eta arabarrek elkarren aurka jokatu zuten azken partidan erabaki zen dena. Santurtziko taldeak sartu zuen lehen gola, lehen partidako golegile berak, Ekaitzek, hain justu ere. San Viatorrek azken minutuetan partida berdintzea lortu zuen arren, halaxe amaitu zen partida, banako berdinketarekin. Honenbestez,  Santurtziko San Juan auzoko taldeak lortu du datorren denboraldian Espainiako Errege Kopako atariko kanporaketa jokatzeko sailkatzea. Kanporaketa hori gaindituz gero, Lehen mailako talde baten aurka jokatuko du Kopako lehen kanporaketa.

C.D. Elgoibarko arduradunek zaleei eskerrak eman dizkiete, denboraldi guztian eurengandik jaso duten babesagatik, eta bereziki atzo Iruña Okara jandako zale guztiei eskerrak eman dizkiete. "Zuek gabe ez litzateke posible izango, mila esker Elgoibar. Eta zorionak Haundi osatzen duten jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztiei, sekulako denboraldia izan da, oso harro egoteko modukoa. Orain deskantsatu eta hurrengo denboraldirako indarrak hartzeko momentua da, segi dezagun borrokan".

2022 06 05 errege kopa sailkaptzea irunaoka haundi arg cd Elgoibar kap

2022 06 05 haundi irunaokan pablo turrillas entre GFF 1

2022 06 05 haundi irunaokan pablo turrillas entre GFF

2022 06 05 errege kopa sailkaptzea irunaoka haundi arg cd Elgoibar zaleak harmailak

2022 06 05 dinamo san juan kopa

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza