Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 sergio canales    markel bergaraMarkel Bergara eta Sergio Canales Realeko jokalariek sinadurak banatu eta realzaleekin argazkiak egingo dituzte datorren eguenean, hilak 11, Elgoibarren. BM supermerkatuan izango dira Realeko bi jokalariak, 19:00etatik 20:00etara.

Realeko jokalariak zaleengana gerturatzeko kanpainaren barruan, Elgoibarko zaleei bisita egingo diete Realeko bi jokalarik datorren abenduaren 11n. Markel Bergara Realeko jokalari elgoibartarra eta Sergio Canales kantabriarra dira talde txuri urdinak Elgoibarrera etortzeko aukeratuak.
 Realeko arduradunek jakinarazi dutenez, bi jokalariak BM supermerkatuan (Netto) egongo dira, ordubetez, BM Realaren babeslea delako. Era berean, beste babesle batek, Coca-colak antolatu duela ekitaldia gaineratu dute. Bergarak eta Canalesek sinadurak banatu eta zaleekin argazkiak egingo dituzte.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza