Karakatera bederatzi joan-etorri 12 ordu eta 10 minutuan osatu ditu Iban Fernandezek

Barren.eus 2015ko urr. 24a, 21:17

Iban Fernandezek bete du bere buruari jarri zion erronka: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 19:10ean amaitu ditu lanak, aurreikusitakoa baino 20 minutu lehenago.

07:00etan abiatu da Iban Fernandez Azkue-San Rokeko ermita paretik Karakateko tontorrerantz, eta horixe bera errepikatu du behin eta berriz egun guztian. Bederatzi joan-etorri egin ditu guztira, eta honenbestez, bere buruari jarritako erronka gainditu du: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 72 kilometro egin ditu guztira. Igo 5.900 metro egingo ditu, eta beste horrenbeste jaitsi. Bere buruaren aurkako erronka izan den arren, ez da bakarrik aritu, lagunez inguratuta egin baititu igoera eta jaitsiera guztiak.

2015 10 24 iban fdz karakate erronka

2015 10 24 iban fdz Karakate erronka

2015 10 24 iban fdz Karakate erronka oroigarria