Gipuzkoako txapelketarekin hasiko dira lehian Lagunak eskolako pilotariak

Barren.eus 2020ko ira. 16a, 13:24

Kadete mailatik gorako Lagunak Pilota Eskolako pilotariek barikuan, hilak 18, ekingo diote lehiari, Ikastolako frontoian jokatuko dituzten lau neurketekin.

 Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dituzte, eskuz binaka kadeteak eta gomazko paletan nagusien hiru bikotek: 1. 2. eta 3. mailetan. Lehen partida, eskuzkoa, 19:00etan hasiko da. Markagailu elektroniko berria erabili ahal izango dute partida horietan. Hainbat urtean erabili duten egurrezkoa ordezkatu baitu Udal Kirol Patronatuak. Abuztuaren 23an estreinatu zuten markagailua, profesionalen arteko partiduetan.

2020 09 16 partidak pilota gip txap
  • Pilota Eskiola, urrian
Lagunak eskolako arduradunek aurreratu dutenez, pilota eskola urriaren 1ean hasiko da, eta parte hartzera animatu dituzte zortzi urte edo gehiagoko neska-mutilak. Interesa dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 690 612 927 (Aitor).

2020 09 16 lagunak pilota eskola gazteak

2020 09 16 lagunak pilota eskola markagailu elektronikoa