Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Urteko azken eguneko lehen minutuan (abenduaren 31n, 00:01ean) hasiko da Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron, estreinakoz aurten. Bost kilometroko ibilbidea izango dute biek.

 

 

Mintxeta atletismo taldeak antolatu du Elgoibarko lasterketa, eta izenemateetatik lortzen duten dirua Juan Mugertza Nazioarteko Krosa finantzatzeko baliatuko dute. Izenemateak lasterketa hasi baino 15 bat minutu lehenagora arte egin beharko dira, baina dagoeneko erabakia dutenek parte hartzea Salento, Lanbroa, Jai Alai, Tantaka eta Iturri tabernetan eman dezakete izena. Bi euro balioko du izena emateak, baina gaztetxoek doan egin ahal izango dute korrika. Antolatzaileek garbi laga dute lasterketak ez duela izaera lehiakorrik izango, eta beraz, ez dituztela denborak hartuko eta saririk ere ez dutela banatuko. Hori bai, partehartzaile guztien artean opariak zozketatuko dituzte. Mozorro lehiaketa ere egingo dute eta mozorrorik onenaren saria irabazten duenak gau bateko egonaldia irabaziko du Getariako San Prudentzio hotelean. Ezustekoak ere egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Estreinakoz Mendaron
 Mendaron estreinakoz egingo da aurten San Silbestre eguneko lasterketa. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatu du, eta ibilbideak bost kilometro izango ditu. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Mendaroko Ormola, Txirristaka edo Aitz-beltz tabernetan eman daiteke izena, bi euro ordainduta. Dena dela, egunean bertan ere izango da izena emateko aukera. 17:00etan hasiko da, eta zirkuitu honi bi itzuli egin beharko dizkiote: Plazatik hasi eta Azpilgoetarantz abiatuko dira parte hartzaileak eta handik Garagartzara. Ondoren, estaziotik San Josera joateko eta han itzulia emango dute, frontoira itzultzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza