Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-22 kirolsariakdanak2014 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu zituzten atzo (abenduak 22), Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuen Sarietan. Herriko 19 kirol klubek beste horrenbeste sari banatu zituzten, eta horrez gainera, Kirol Patronatuak bi sari berezi banatu zituen, Hernandezi bata eta Loiolari bestea. (saritu guztien argazkiak eta merituak dauzka)

 Musika eskolako auditorioan banatu zituzten atzo 2014ko Kirol Federatuaren Sariak. Sari banaketa hasi aurretik kirolari buruzko mahai ingurua egin zuten. "Realaren balioak" zen gaia eta Jokin Aperribai talde txuri-urdineko presidenteaz gain, bi jokalari ziren etortzekoak, baina Aperribai bakarrik azaldu zen. Presidenteak azaldu zuenez, oporretan daude jokalariak eta ezin izan zuten Elgoibarrera etorri. Realaren "betiko balioez" berba egin zuen Aperribaik: errespetua, umiltasuna, harrotasuna, lidergoa, adiskidetasuna, zaleen babesa... eta balio bakoitza azaltzeko Realean dauden edo egon diren jokalariak erabili zituen adibidetzat.

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza