Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-19 patriceetchegaraiAzken partida erabakigarrian Ismael Teran xakelari sevillarrari irabazi ostean, Patrice Etchegarai lapurtarrak irabazi du Elgoibarko Maisuen Nazioarteko 24. Xake Txapelketa.

 

 

 

2014 12 19 xakedanakamaieranKevin Spraggett kanadarra geratu da bigarren eta Aleksa Strikovic serbiarra sailkatu da hirugarren postuan. Gustavo Barrenetxea elgoibartarra onenen pare aritu da eta bosgarren postuan sailkatzea lortu du. Horrez gain, Nazioarteko Maila eskuratu du.

Donostiako Gros Xake Taldeko kide den Patrice Etchegaraik ezustekoa eman eta Elgoibarko Nazioarteko Xake txapelketa irabazi du. Hiru jokalari heldu ziren azken jardunaldira bost punturekin: Patrice Etchegarai bera, Ismael Teran eta Kevin Spraggett. Lehen biek elkarren aurka jokatu zuten partida erabakigarria eta lau orduko partida gogorraren ostean, lapurtarrak lortu zuen xake matea.
Kevin Spraggett kanadarrak berdinketarekin amaitu zuen Santi Gonzalezen aurkako partida, eta honenbestez, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Aleksa Strikovic serbiarrak podiumetik atera zuen Teran sevillarra, azken jardunaldian Pablo Almagro madrildarrari irabazi eta gero. Zalantzekin hasi zuen txapelketa Stricovicek, baina azken txanpa zoragarria egin du.
 Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak ere txapelketa aparta jokatu du. Iaz azkena izatetik lehenengoekin lehiatzera pasa da aurten. Parte hartzen ari diren hamar xakelarietatik ELO puntuazio baxuena duen arren, ia amaierara arte torneoa irabazteko aukerak izan ditu. Meritu handiko bosgarren postuan sailkatu da, 4,5 punturekin. Gainera Nazioarteko Maisu izendapena eskuratu du Elgoibarren lorturiko puntuei esker.

•Sailkapen nagusia (chess-results.com)

    1. Patrice Etchegarai 6 (punto); 2. Kevin Spraggett eta Aleksa Strikovic 5,5 4. Ismael Terán, 5; 5. Gustavo Barrenetxea 4,5; 6. Dragan Paunovic eta Santi González, 4; 8. Sevan Buscara, Pablo Almagro eta David Astasio 3,5

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza