Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-19 lizarpemendiaLizarpe Mendi Kluba sortu dute Mendaron, eta haren babesean, Lizarpe lasterketa taldea. 

 

Trabesiako probetan eta mendiko lasterketetan bakarka zein taldeka lehiatzen diren korrikalariei laguntzeko sortu dute hein batean Lizarpe lasterketa-taldea, baina baita, Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketa bera indartzeko ere, Euskal Herriko nahiz nazioarteko txapelketetako proba puntuagarria izateko mendiko klub baten babesa behar duelako.

Bost lagunek osatu dute Lizarpe Mendi Kluba: Iosu Juaristi izango da presidentea, Iñigo Lariz presidenteordea, Ioritz Konde idazkaria, Gotzon Zulaika diruzaina eta Ander Zulaika batzordekidea edo bokala.

  Mendian lehiatu nahi dutenei bidea erraztu nahi die Lizarpe Mendi Klubak. Horretarako, mendiko federatuen txartelak egingo dituzte, FEDME Espainiako Mendizale Federaziokoa barne, eta kirol-arropa ere sortuko dute kirolarientzat. Lizarpe Mendi Klubak bi bide eman ditu harremanetarako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoa eta LizarpeMT (Facebook).

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza