Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 09 10 sanlo garagardo azoka elgoibar karpaSanloBeer garagardo festa antolatu du Sanlo eskubaloi taldeak, zazpigarren urtez. Eguenean izango da inaugurazio ekitaldia Maalako parkean egongo den karpan.

 Jan edanaz gainera, zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute garagardo azoka, lau egunetan, irailaren 12tik 15era bitartean.
Eguenean (irailak 12) irekiko ditu ateak Sanloren garagardo festak. 18:30ean izango da inaugurazioa.
Honako garagardoak salduko dituzte azokan: Keler, Free Damm, Brooklyn Brewery, Bock Damm, Oro Bilbao, Estrella Damm, Radeberger, Damm Lemon, Malquerida, eta Pabst Blue Ribbon) gainera, egunero ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak eskainiko dituztela jakinarazi dute. Azken egunean, domekan, paella erraldoia prestatuko dute.


EGITARAUA
Irailak 12, Osteguna:

  • 18:30 Karparen inaugurazioa
  • 19:00 Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 21:30 Musika

Irailak 13, Ostirala:

  • 18:00 Karparen Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 23:00-01:00 Musika zuzenean Melissa And The Jacks taldearekin.
  • 00:00 Bingo solidarioa
  • 01:00 Dantzaldia

Irailak 14, Larunbata:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 12:00 – 14:30 Pintxo potea (Mejiloiak tomatearekin)
  • 23:00-01:00 Musika zuzenean Melissa And The Jacks taldearekin.
  • 00:00 Bingo solidarioa
  • 01:00 Dantzaldia

Irailak 15, Igandea:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 14:30 Paella jan erraldoia
  • 17:30 Festaren amaiera
 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza