Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 17 pala amaiajone nereaaintzaneEmakumezkoen binakako laugarren pala txapelketa iritsi da amaierara, eta barixaku arratsaldean jokatuko dute finala Kalegoen plazan. Jone eta Amaia Loiola eta Sonia Tomas eta Idoia Arrillaga bikoteek jokatuko dute azken partida, eta hortik irtengo da txapelketako irabazlea. Antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute final nagusirako, eta 18:00etan hasiko dira ekitaldiak. 

Aste honetan jokatu dituzte emakumezkoen pala txapelketako ligako azken partidak, -final-laurdenak astelehenean eta finalerdiak eguaztenean-, eta barixakuan (ekainak 19) jokatuko dute final nagusia. Jone eta Amaia Loiolak Sonia Tomas eta Idoia Arrillagaren aurka jokatuko dute. 

Antolatzaileek egitarau berezia prestatu dute final nagusirako. Musika izango da lehenik, eta gero neska eta mutilez osatutako bi bikotek jokatuko dute partida, irailean hasiko den pala misto txapelketaren aurrerapen modura. Aintzane Arizmendi eta Ander Conde eta Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalagak jokatuko dute erakustaldi partida, 18:30ean hasita. Partida hori amaitzen denean errifaren zozketa egingo dute (irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Ibai-Ondo jatetxean). Azkenik, emakumezkoen pala txapelketako finala jokatuko dute.

• Nesken binakako raketa txapelketa Mendaron

Nesken binakako raketa txapelketa antolatu dute Mendaron, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 21era arte eman daiteke izena udaletxean edo 629 932 458 telefonora deituta.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza