Elgoibarko kirol taldeek eta elkarteek eginiko lanari aitortza egin dio Udalak

Barren.eus 2018ko aza. 8a, 15:18

2019ko Kirolaren Europako Hiri izateko hautagai aurkeztu dute Elgoibar, eta antolatzaileek (ACES-Europe) azaroaren erdialdera jakinaraziko dituzte hautatuak izan diren herriak eta hiriak. Hautagaintzaren harira, herriko kirol-talde eta elkarteetako ordezkariekin bildu da Elgoibarko Udala.

Elgoibarko kirol-talde eta elkarteek hainbat urtean egindako "esfortzu eta lanak" Kirolaren Europako Hiri izateko hautagaitzan izan duen garrantzia goraipatu du Elgoibarko Udalak. Asmo horrekin, elkarteetako ordezkariekin eta Eskola Kiroleko ikastetxeetako arduradunekin elkartu ziren atzo Elgoibarko alkate Ane Beitia, kirol zinegotzi Gorka Garaizabal, hirigintza zinegotzi Iosu Arraiz eta Udal Kirol Patronatuko Zuzendari Ramon Mugica. 

ACES-Europe erakundeak, azaroaren erdialdera emango du ezagutzera bere erabakia eta sari-banaketa ekitaldia abenduaren hasieran egingo dute Bruselan, Europako Parlamentuaren egoitzan.

∞Lotura duten albisteak: