Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 juan mugertza antxitxikaFICA, Nazioarteko Atletismo Film Festibala egiten dihardute egunotan Donostian. Mugertza krosak ere izango du lekua atletismoaren protagonistak zein atletismo zaleak biltzen dituen festibalean. Krosaren 75. urteurrenaren harira ETBk eginiko dokumentala emango dute gaur.

Berezia eta bakarra da FICA festibala, kultura atletikoan oinarritzen den bakarra baita mundu mailako lehen atletismo film jaialdia. Donostiako eta Irungo Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu dute Nazioarteko Atletismo Film Festibala. Kirola eta zinema oinarritzat hartuta, atletismoaren kultura sustatzea du helburu. 

Azaroaren 6an hasi zen festibala eta azaroaren 10ean amaituko da. Donostiako Antzoki Zaharrean eta Irunen egingo duten arren, aurkezpen ofiziala Madrilen egin zuten joan den irailaren 26an.
 • Mugertza, Elgoibar Munduratu duen krosa dokumentala, gaur
Festibalak bi sail ditu. Lehiaketa sailean, herritarrek bidalitako filmak, film laburrak eta dokumentalak dira nagusi. Sail ofizialean, berriz, atletismoaren kultura sustatzeko hautatutako filmak proiektatuko dira, eta horien artean da Mugertza, Elgoibar Munduratu duen krosa izeneko dokumentala. Gaur eskainiko dute, 20:00etan hasita, Donostiako Antzoki Zaharrean (Kale Nagusia, 1). Euskal Telebistako kazetari Juanan Legorburuk egin zuen Mugertza krosari buruzko dokumentala. Elgoibarren estreinatu zuten urtarrilean, 75. urteurrena ospatzeko Galan. Orduerdian krosaren 75 urteko historia laburtzen du Legorbururen lanak, hasi C.D. Elgoibar antolatzen hasi zen garaietatik, Ego Toki atletismo elkarteak antolatu zuen aroa gero, eta Mintxetakoen gidaritzan egin dituzten azken 17 krosak. Gainera, Elgoibarko alkate izandako zazpi lagun batu dituzte dokumentalerako: Angel Fernandez de Jauregi, Lucio Beitia, Ignacio Elkoro-Iribe, Guillermo Garate, Marivi Agirregomezkorta, Alfredo Etxeberria eta Ane Beitia. Krosaren inguruko bizipen eta bitxikeriak kontatzen dituzte.
Dokumentalaren emanaldiaren ostean, mahai inguru batean hartuko dute parte Mugertza krosaren historian leku berezia izan duten hainbat atletek, besteak beste, Coro Fuentes, Alejandro Gomez, Martin Fiz eta Carmen Valero.

Euskal Atletismoari eskainiko diote festibaleko gaurko eguna eta Mugertza krosari buruzko dokumentalaz gainera, Fiz. Puro Maraton filma ere emango dute.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza