Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-16 mustafagiptxapEibarko Bolunburu oroigarri krosarekin batera, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen domekan Arrateko Olabeko kanpetan, eskola kirolean dabiltzan atletentzat zein atleta federatuentzat. Gaztetxoen mailan Mintxeta Atletismo Taldeko bi ordezkari nabarmendu ziren. Mustapha El Hachmi elgoibartarra (ondoko argazkian) izan zen garaile jubeniletan eta Martin Hernandezek brontzezko domina eskuratu zuen kadeteetan. Emakumezkoen senior mailan, berriz, Maite Maiora mendaroarra gailendu zen.

 

Maite Maiorak Goierri Garaia taldea ordezkatuz egin zuen antxitxika Eibarren eta 19 minutuan osatu zuen ibilbidea, Lourdes Oyarzabal taldekideak baino bederatzi segundo gutxiagoan. Atletico San Sebastian taldeko Elena Silvestre sailkatu zen hirugarren postuan.
Hiru korrikalariren arteko lehia estuaren ostean erabaki zen jubenil kategoriako lasterketa. Mustapha El Hachmik, etxean korritzen zuen Julen Teran eibartarrak eta Asier Diazek erakustaldia eskaini zuten Olabeko kanpetan eta orpoz orpo ailegatu ziren helmuga marraraino. Azkenean Mintxeta Atletismo taldeko ordezkariak gurutzatu zuen helmuga marra lehen postuan, 18:01 denborarekin. Teran sailkatu zen bigarren, irabazlearengandik segundo bakarrera eta bi segundora iritsi zen Oliveri. Honenbestez, El Hachmi da Gipuzkoako txapeldun berria, eta Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukera du orain.

 Kadeteetan Txindoki atletismo taldeko Joanes Begiristain nagusitu zen eta Hernaniko Anartz Artolak egin zuen bigarren. Mintxeta Atletismo taldeko Martin Hernandez sailkatu zen hirugarren postuan, irabazlearengandik bederatzi segundora. 

2014-12-16 maiorabolunburukrosairabazi 2014-12-16 martinhernandezgiptxap

*Argazkiak Mintxeta A.T. 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza