Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-13 xakeaurkezpenadanakZapatuan aurkeztu zuten Elgoibarko Maisuen Nazioarteko 24. Xake Txapelketa, eta dagoeneko jokatu dituzte estreinako partidak. Hilaren 19ra bitartean jokatuko dituzte partidak udaletxeko pleno aretoan.

 

Izen handiko xakelariak ditugu aurten ere Elgoibarko Nazioarteko Txapelketan: Kevin Spraggett (Kanada), Aleksa Strikovic (Serbia), Angel Almagro (Espainia), Dragan Paunovic (Serbia), Santiago Gonzalez (Euskal Herria), Ismael Teran (Espainia), Patrice Etchegaray (Euskal Herria), David Astasio (Espainia), Sevan Buscara (Frantzia) eta Gustavo Barrenetxea (Euskal Herria). {ikus Gustavo Barrenetxea xakelari elgoibartarrak BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa}
Edizio honetan ez dagoela faborito argirik azaldu zuten antolatzaileek txapelketaren aurkezpenean, eta hortaz, torneoa irabazteko hautagaien zerrenda sekula baino luzeagoa dela azaldu zuten. Gainera, aurten Elgoibarrera etorri diren hamar xakelarietatik, inork ez du aurrez Elgoibarren irabazi. (Ikusi hemen: orain arte jokatu dituzten bi partidetako emaitzak eta hurrengo partidetarako parekatzeak.
Egunero jokatuko dituzte partidak, 17:00etan hasita, eta, gaur (abenduak 15) eta eguaztenean goizez ere bai (10:15). Barixakuan, azken egunean, 16:00etan hasiko dira norgehiagokak eta 20:00ak alderako argituko da zein den aurtengo txapelduna.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza