Artxibatu egin dute Idiazabalen eta Elgoibarren arteko partidako epailearen aurkako salaketa

Barren.eus 2018ko mar. 22a, 14:01

Idiazabalek eta Haundik joan zen otsailaren 17an jokatu zuten partidaren ostean bi taldeek salatu zuten epaileak ez ziela euskaraz berba egiten laga jokalariei eta entrenatzaileei, eta hala hitz egiten bazuten kanporatu egingo zituela mehatxu egin ziela. Lehiaketa Batzordeak aste hauetan egin du ikerketa, eta salaketa artxibatzea erabaki du epailearen akta, bi aldeen arrazoibideak eta lekukoen adierazpenak aztertu eta gero. Gipuzkoako Futbol Federazioko Epaileen Batzorde Teknikoko presidente Emilio Navasen babesa izan du Sarrion epaileak, eta ikerketa egin bitartean ere epaile lanetan jarraitu du Sarrionek. Aste honetan jakinarazi du, baina, badoala Gipuzkoatik, lan kontuengatik. Alabaina, bere aurkako salaketan esaten direnak gezurra direla berretsi du Diario Vasco egunkariari eskaini dion elkarrizketan.

∞Lotura duten albisteak: