Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


 2014-12-10 eideririondomorkaikopresiAndoitz Agirregomezkortari lekukoa hartuz, Eider Iriondo izango da aurrerantzean Morkaiko Mendizale Elkarteko presidentea. Bazkide kanpaina abian jarriz estreinatu da karguan mendi taldeko gidari berria.

 

 

 

 

2006. urte amaieran hartu zuen Andoitz Agirregomezkortak Morkaiko mendizale elkarteko presidente kargua, eta orain, zuzendaritza taldean ziharduen Eider Iriondok beteko du kargu hori. Abenduaren 18an egingo dute urteko batzar orokorra, 19:30etan, eta bertan egingo dute presidente aldaketa.

 Morkaikok lantaldean funtzionatzen duela nabarmendu dute nola Agirregomezkortak zela Iriondok, "presidentea buru duen zuzendaritza talde batek gidatzen du taldea, baina elkarlana dugu oinarri", adierazi dute. Dozena bat lagunek osatzen dute Morkaikoren zuzendaritza: Abel Arriaga, Aitor Romera, Aitor Zubiaurre, Aitzol Arriola, Andoitz Agirregomezkorta, Eider Iriondo, Eñaut Izagirre, Iñaki Laskurain, Ion Urbieta, Miriam Lizarralde, Roberto Garcia eta Virginia Santamartak.
Gidaritza lanak hartu dituen arren, orain arte bezala lanean jarraitzeko asmoa duela dio Iriondok, "Elgoibarko ume, gazte eta helduek mendiaz goza dezatela nahi dut, euskaraz, eta ingurunea ezagutuz eta errespetatuz, horixe da nire asmoa". Azken hiru urteak zuzendaritza batzordean pasa eta gero elkartea barrutik ezagutzeko aukera izan duela gaineratu du, eta ikasitako guztiarekin elkarteari tira egiteko gogoz hartu du zeregin berria.
•Erronkak
 Morkaikok urtean zehar antolatzen dituen ekintzei eusteko asmoa du presidente berriak: mendi eta eski irteerak, haur eta gurasoekin irteerak (Ikastola eta Herri Eskolarekin elkarlanean), Elgoibarko txoko eta iturrien berritze lanak auzolanean egitea, federatzeko kudeaketa lanak, mendi emanaldien zikloa, Morkaikoren Eguna, Karakatera igoera, eta "Elgoibartarron tontorrak" egitasmoa, besteak beste. "Horiek guztiak antolatzeko lagun asko behar dira, eta gainera, esparru desberdinetan ezagutzak dituztenak. Arlo horretan ez daukat beldurrik, asko balio duen jendea daukagu-eta elkartearen bueltan, hori da gure balioa".
2015 urterako plangintza egiten hasi dira dagoeneko, eta prozesu irekia dela nabarmendu du Iriondok. "Gustura jasoko ditugu ideia berriak, proposamenak edo kritikak". Bidean lagun izan dituzten herritarrak ere eskertu nahi ditu, "Elgoibarko Itzulian laguntzen dutenak, iturri eta inguruak berritzeko auzolanera batu direnak, Ikastola eta Herri Eskolako gurasoak, eta beste makina bat herritar".
Bazkide kanpaina
Beste hainbat zereginen artean, bazkide kanpaina jarriko du martxan zuzendaritza talde berriak. Une honetan 1.000 bazkide inguru ditu elkarteak eta zifra hori handitu nahi dute datorren urtean. Interesatuek 943 740 297 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita egin dezakete bazkide txartela. Morkaikoren bazkideek %10eko deskontua izango dute mendi materiala erosterakoan, Morkaikoren laguntzaileak diren dendetan, eta mendi taldeak antolatutako irteeretan ere gutxiago ordaindu beharko dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza