Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-10 eskubaloieskolaSanloko eskubaloi taldeek atseden hartuko dute eguberrietan, baina eskubaloi taldeko arduradunek lanean jarraituko dute, jokalari berriak eskubaloira erakartzeko ahaleginean, hain zuzen ere. Hala, Sanloren eskubaloi eskolak ikastaroak eta hainbat ekintza eskainiko ditu Eguberrietan.


 

Umeentzako saioak izango dira, eta besteak beste, eskubaloi munduko jokalari eta entrenatzaileekin entrenatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Unai Arrieta elgoibartarra (Naturhouse La Rioja taldeko jokalari ohia), Matxalen Zearsolo eta Maialen Mugica Bera-Bera taldeko jokalariak, Reyes Carrere entrenatzailea eta baita Sanloko entrenatzaile Gojko Vucinic eta Juanma Lopez ere.
Interesatuek 22 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Aste honetan bertan banatuko dituzte izenemate orriak ikastetxeetan, eta bertan azalduko dituzte izena emateko jarraitu beharreko pausoak. Izena emateko azken eguna abenduaren 22an izango da. Dena dela, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eskuratu daiteke informazio gehiago.
Hona hemen ikastaroen egitaraua:

  •  Abenduak 23, martitzena. Entrenamendua (11:30 - 13:00). Gojko Vucinic - Juanma Lopez
  • Abenduak 29, astelehena. Entrenamendua (11:30 - 13:00). Unai Arrieta
  • Abenduak 30, martitzena. Entrenamendua (11:30 - 13:00). Matxalen Ziarsolo - Maialen Mugica
  • Abenduak 31, eguaztena. Entrenamendua (11:30 - 13:00)
  • Urtarrilak 2, barixakua. Bilboko PINera egun osoko irteera
  • Urtarrilak 3, zapatua. Entrenamendua (10:30 - 12:00). Reyes Carrere
  • Urtarrilak 5, astelehena, Partidak (9:30 - 12:00

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza