Pilotarien harrobia, sendo

Barren.eus 2015ko mar. 16a, 13:25

54 neska-mutilek hartu zuten parte zapatuan Elgoibar Ikastolak antolatutako Pilota Egunean. Kalegoen plazan jokatu behar zituzten partidak, baina euria zela-eta Ikastolako frontoian jokatu zituzten pilota partidak. (argazkiak dauzka)

 Gaztetxoen artean pilota, eta oro har, kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz, Pilota Eguna antolatu zuen, beste behin ere, Elgoibar Ikastolak. Aurtengoa 18. Edizioa izan da. Euria egin zuenez, Kalegoen plazako frontoian beharrean Ikastolako frontoian ospatu zuten Pilota Eguna. Seitik hamalau urtera arteko 54 pilotarik hartu zuten parte finaletan.