Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 cd elgoibar cristian entrenatzaileaC.D. Elgoibarrek Haundiko entrenatzaile berria aurkeztu du. Cristian Matias Levis argentinarra izango da aurrerantzean Haundi taldeko entrenatzailea.

Entrenatzaile argentinar batek gidatuko du C.D. Elgoibarreko talde nagusia kirol taldeak ehun urte beteko dituen urtean. Mar de Platakoa da Cristian Matias Levis. C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, Matiasek zortzi urte daramatza klubean lanean eta "ondo" ezagutzen ditu kirol taldearen barne funtzionamendua eta egungo zuzendaritzaren filosofia.
Abendu amaieran kargutik kendu zuten Iker Dorronsoro ordezkatuko du Cristian Matiasek entrenatzaile karguan.

• Otarraren zozketako zenbaki sarituak
C.D. Elgoibarrek otarra erraldoi baten zozketa egiten du urtero Gabonen bueltan, eta honako hauek dira saritutako zenbakiak:

  1. saria: 22059 (ordezkoa: 07175)
  2. saria: 12454 (ordezkoa: 14163)

Anaitasunaren aurka jokatu zuten futbol eskolako neskek
C.D. Elgoibarrek Futbol Eskolan dabiltzan neskek lagunarteko partida jokatu zuten, joan den abenduaren 27an, Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka, Mintxetan. Kirol Eskolan ehun umek baino gehiagok eman dute izena aurten, eta horietako 13 neskak dira. Kopuru polita osatu dutela ikusita, lagunarteko partida antolatu zuen eurentzat C.D. Elgoibarrek.

cd elgoibar neskak

cd elgoibar neskak 1

cd elgoibar neskak anaitasuna

cd elgoibar neskak anaitasuna 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza