Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bederatzigarren Alkortara Igoera jokatu zuten zapatuan Mendaron. 26 lagunek hartu zuten parte, eta Josu Uriarte markinarra, gizonezkoetan, eta Nerea Amilibia aiarra, emakumezkoetan, izan ziren azkarrenak. (argazki bilduma eta sailkapena dauzka

Nerea igoerako esfortzuan

 

 Hego-haizearen eraginez, giro epela, sargoria egin zuen zapatu goizean, baina, hala eta guztiz, 26 lagun batu ziren Mendaroko plazan, Alkortara igoeran parte hartzeko prest, horien artean hiru emakumezko. Udaletxe azpitik irten ziren korrika, eta maldan gora 4,7 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Josu Uriarte markinarra ailegatu zen lehen postuan Alkorta baserri parean zegoen helmugaraino. Joan den astean jokatu zen Karakatera igoeran  hirugarren postua egin zuen Uriartek eta Alkortan ez zuen aurkaririk izan. Hogei minutu eta 57 segundoan osatu zuen igoera. Ez zuen ondu, ordea, probako errekorra. Iñigo Lazkano mendaroarrak dauka errekorra 20:24 denborarekin. Jokin Muñoz mendaroarra sailkatu zen bigarren postuan, 22:42ko denborarekin, irabazlearengandik ia bi minutura. Guztira hamabi mendaroarrek hartu zuten parte proban. Elgoibartarrak zazpi izan ziren eta Loren Galeano izan zen guztietan azkarrena. Hirugarren egin zuen Galeanok (23:00). 

 Emakumezkoetan Nerea Amilibia izan zen azkarrena, 26:47ko denborarekin, baina ez zuen berak 2011n ezarri zuen errekorra (25:49) ondu. 2014-11-22 alkortaraigoeramurua

 Euskal preso eta iheslarien aldeko Sare herri-sarea sortu dute Mendaron ere, eta egitasmoarekin bat egin duten mendaroarrek Sare Egun egin zuten zapatuan, Alkortara igoerarekin batera. Besteak beste, herri kirolekin, herri bazkariarekin eta kontzertuekin ospatu zuten eguna. Alkortara igoerako eta sare eguneko argazkiak ikus ditzakezue ondorengo argazki-bilduman.

 

Argazkiak:

Sailkapena

  1. Josu Uriarte                 20:57
  2. Jokin Muñoz                 22:42
  3. Loren Galeano              23:00
  4. Igor Urionabarrenetxea  23:20
  5. Hasier Murua                24:17
  6. Gorka Agirreazaldegi     24:32
  7. Jon Larrañaga               24:35
  8. Julen Salaberria            25:27
  9. Igor Rey                       26:30
  10. Nerea Amilibia               26:47
  11. Arkaitz Bernedo            26:57
  12. Iker Leonardo               27:12
  13. Mikel Fernandez            27:13
  14. Jurdan Ezenarro            27:23
  15. Jabi Fernandez              27:54
  16. Miren Gallastegi            28:24
  17. Borja Rodriguez            28:41
  18. Ruben Rios                   29:13
  19. Eneko Salegi                 29:24
  20. Lore Bereziartua           29:38
  21. Sugar Etxaniz                29:38
  22. Ibai Idoeta                    30:11
  23. Virgilio Guano                 30:14
  24. Aitzol Ezenarro              30:55
  25. Jose Ramon Cabello       32:04
  26. Jose Maria Elola            34:31

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza