Lizarpen behera iritsi dira hiru erregeak Mendarora, esandako ordua baino apur bat geroago, eta herri osoa gurutzatu dute zaldi gainean. Goxokiak banatuz egin dute bidea eta frontoian agurtu dituzte Mendaroko familiak.
Santa Klara aldetik iritsi dira Ekialdeko errege magoak Kalegoen plazara, eta han egin diete harrera herritarrek. Aurten, motor gaineako zaldunak ere etorri dira, erregeen desfilea zabaltzen.