Santanetako laugarren eguna dute gaur Mendaron, Santio Eguna. Bergarako erraldoi eta buruhandien konpartsak hasiko du eguna eta Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertuarekin amaituko da. Tartean, baina, herriko haur eta gazteen pilota partidak, Plazaz plaza txapelketako emakume pilotarien partidak, Elektrotxufla txarangarekin kalejira eta nagusien danborrada izango dituzte. Argazkiak barruan.
Egun handia izan zuten atzo Mendaron: Kuadrillen Eguna, eta gaur, domeka, 8:30ean, parrandak segitzen du batzuentzat Herriko Enparantzan. 460 lagun baino gehiago elkartu ziren atzo ikastolako patioan egin zuten herri-bazkarian, eta Motxaila Bandek aspaldi ez besteko giroa jarri zuen iluntzean.
Motxaila Band herriko elektrotxarangak hasi zituen atzo santanak, 19:30ak pasatxoan. Aurrez, salbea ospatu zuten herriko agintari eta eliztarrek, Baina alkateak egindako hitz batzuen ondotik, Motxaila Bandeko Aitor Basurto 'Mañas'-ek eta Andoni Zulaikak irakurritako pregoiak eta ixotutako txupinak hasi zituen jaiak ofizialki. Jendez beteta zegoen ordurako plaza, aspaldiko dotoreen. ARGAZKIAK BARRUAN
Indarkeria matxistari aurre egiteko, Etxeratze Kolektiboak antolatu ditu Gazte Asanbladak santanetako lehen bi egunetarako, eta indarkeria matxistaren kontra egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako protokoloa Mendarora egokitu dute Udalak eta herriko zenbait eragilek. Behin-behineko protokoloa dela zehaztu dute, urgentziazkoa, uste dutelako herriko eragile gehiagorekin sakonago lantzeko gaia dela.