Ezin eguraldi aproposagoa egin zuen zapatuan mozorroak jantzi eta jai-giroan murgiltzeko. Azkeneko urteotan indar handia hartu du Mendaron egun honek eta aurten ere erruz ibili da jendea, iruditan ikus daitekeen bezala.
Festa giro handia izan zen Elgoibarren, inauterietako zapatuan, eta bertsioen playback lehiaketan ere igarri zuten, hamazortzi taldek eta bakarlarik hartu baitzuten parte.
Musika Eskolakoen kalejirarekin hasi dira gaur arratsaldean inauteriak Elgoibarren. Musika Eskolako txarangaren erritmora joan dira musika eskolako ikasleak kalejiran. Lekuederretik Maalara, eta ondoren Kalegoen plazara, berriz ere musika eskola aurrean amaitzeko.