Jai-egarriz ziren mendaroarrak eta igarri da parte-hartzean. Jende asko ibili da santanetan, eta bereziki jendetsuak izan dira Kuadrilla Eguneko herri-bazkaria eta Motxaila Banden agur-saioa, eta Elektrotxufl a elektrotxarangaren kalejira eta Zopilotes Txirriaosen kontzertua. Baina une berezi gehiago ere izan dira jaietan. (bideoak barruan)
Jaietako egun handia dute gaur Mendaron: Santa Ana eguna. Santa Ana ermitaren bueltan hasi ohi dute gaurkoz festa mendaroarrek, eta berezia izaten da han sortzen den giroa, baina aurten, Garagartzara aldatu dute ospakizuna, Santa Anako ermita ez dagoelako egoerarik onenean.
Santanetako laugarren eguna dute gaur Mendaron, Santio Eguna. Bergarako erraldoi eta buruhandien konpartsak hasiko du eguna eta Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertuarekin amaituko da. Tartean, baina, herriko haur eta gazteen pilota partidak, Plazaz plaza txapelketako emakume pilotarien partidak, Elektrotxufla txarangarekin kalejira eta nagusien danborrada izango dituzte. Argazkiak barruan.