Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 15 txikibazkaria elgoibarkoizarraAurten ere herri bazkaria antolatuko du Elgoibarko Izarrak Txiki egunerako, abuztuaren 25erako. Aurten gainera, Internet bidez erosi daitezke bazkarirako txartelak. Uztailaren 27a da izena emateko azken eguna.

2015 06 28 sanpedroak idotorben gizaprobakEguraldia lagun, giro ederrean ospatu dituzte San Pedro jaiak Idotorben. (argazkiak eta demetako emaitzak dauzka)

2015 06 26 motokrossanpedro2013Elgoibarko bi auzotan ospatuko dituzte jaiak asteburuan. Altzolan ez dira oraindik amaitu sanjoanak eta Idotorben sanpedroak hasiko dituzte gaur (ekainak 26) arratsaldean. (egitaraua dauka)

Suaren bueltan eta jai-giroan ospatu zuten udaren etorrera Elgoibarren eta Mendaron, atzo, San Joan bezperan. Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia egin zuen estreinakoz Sallobenten eta 200 bat lagun batu ziren suaren bueltan. Altzola auzoan festak ospatzen dihardute, eta San Joan su erraldoia piztu zuten Deba ibaian. Mendaron, berriz, Akelarre baten bueltan eman zioten ongi-etorria udari. (argazkiak eta bideoa dauzka)

2015 06 22 sanjoanzuhaitza2012Bi urteko etenaren ostean, San Joan jaiak ospatuko dituzte berriz Altzolan. Azken bi urteetan zailtasunak izan dituzte jaiak antolatzeko, baina aurten ahalegin berezia egin dute sanjoanak berreskuratzeko. Ekainaren 23an hasiko dira jaiak, San Joan bezperan, eta ekainaren 28ra arte iraungo dute. (egitaraua dauka)

2015 06 16 sanjoansuakEkigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ekainaren 23rako. Sua, ura, natura, jan-edana, dantza eta musika izango dira, besteak beste, jaiko osagaiak. 

2015 06 04 gazteakmalakojaibatzordeaMalako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4). 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza