Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 16 sanjoansuakEkigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ekainaren 23rako. Sua, ura, natura, jan-edana, dantza eta musika izango dira, besteak beste, jaiko osagaiak. 

2015 06 04 gazteakmalakojaibatzordeaMalako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4). 

2015 05 31 trinitateakumeendanborradakarrozaElgoibartarrek jai giroan ospatu dituzte Trinitate festak asteburuan. Mendaron ere ekintzaz beteriko asteburua izan da eta gaur, hilak 1, oraindik ere izango dute zer ospatua. Argazki bilduma batean jaso ditugu asteburuan jasotako irudi esanguratsuenak. (argazkiak dauzka)

Bederatzi egun falta Elgoibarren ekainaren 7an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jairako. Antolatzaileek jaiaren egitaraua aurkeztu dute gaur prentsaurreko agerraldian, eta musika eta dantzarekin girotu dute aurkezpena. Izan ere, Herri Eskolako 300 ume inguruk flashmoba egin dute Kalebarren plazan, jairako sortutako Jaku, jata abestiaren erritmora.

Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren eta Mendaron, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Ume, gazte zein helduentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. (egitaraua dauka)

2015 05 28 danborrada2014aAtabal elkarteak berreskuratu zuen trinitateetako nagusien danborrada 2006an, eta urtero gai baten inguruan antolatu izan dute. Aurtengoa hamargarren edizioa denez, aurreko urteetako motibo guztiak bilduko dituzte karroza batean, danborradaren etapa berriaren errepaso moduko bat egiteko. Gaur gauean egingo dute danborradaren azken entsegua Kalegoen plazan (21:30)

2015 05 14 galiziarrenjaiak2013orkestraAsteburu osoko egitaraua prestatu du Galiza Etxeak Dias Das Letras Galegas jaiak ospatzeko. Azken urteotan bezala, Aita Agirre plazan izango dira ekitaldi gehienak, barixakuan hasi eta domekara bitartean. (egitaraua dauka)

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza