Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 14 galiziarrenjaiak2013orkestraAsteburu osoko egitaraua prestatu du Galiza Etxeak Dias Das Letras Galegas jaiak ospatzeko. Azken urteotan bezala, Aita Agirre plazan izango dira ekitaldi gehienak, barixakuan hasi eta domekara bitartean. (egitaraua dauka)

Herri Eskolako arduradunek Euskal Eskola Publikoaren jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Kutxaespazio zientzia museoan. Jaku-jata lelopean osatu dute kanta. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du abestia, eta hitzak Mikel Olaizola elgoibartarrak egin ditu. Abeslari eta musikari ezagun askok hartu dute parte abestian. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Ijito taldea -ahuntz eta guzti-, soldadu karlistak, San Fermin zaleak, Heidi eta bere lagun guztiak, Parisko Moulin Rougetik etorritako dantzariak, astronautak, Torrente, Llongueras eta bere troupea, elgoibartar ezagunen berdin-berdinak ziren lagunak... era guztietako mozorroak ikusi ahal izan ziren zapatuan Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan (ikusi goiko bideoan). Jai berezi hauek, baina, azken txanpara iritsi dira, eta gaur (otsailak 17) agurtuko ditugu inauteriak.

2015 02 14 inauteriak3akEguraldiak ez du gehiegi lagundu, aurten ere, baina girorik ez da falta izan Elgoibarren eta Mendaron inauterietako zapatuan. (argazki bilduma eta bideoa dauzka)

Hasi dira gurean ere inauteriak, mozorro-zaleen jaiak. Elgoibarren, kalejiran irten dira Elgoibar Ikastolakoak eta euskal inauteriak irudikatu dituzte ohi legez, kaleak kolorez jantziz. Mendaron ere ikastolako umeak irten dira kalera. (argazki bilduma dauka)

Mozorro jaia hasi da. Mendaroko eta Elgoibarko ikastolako eskola-umeen jaialdiarekin hasiko dira inauteriak gaur, otsailak 13. Inauterietako egun nagusiak, baina, zapatukoa eta martitzenekoa izango dira. (egitaraua dauka)

2015 01 17 sanantonzigiluakSan Anton Eguna zapatuan egokitu den arren, aste barruan tokatu izan den urteetan moduan, ez da jende pilaketa handirik egon antolatutako ekintza gehienetan. (argazkiak eta lehietako emaitzak dauzka)

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza