Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sokamuturrarekin hasi dira gaur sanbartolomeetako egun handiko ospakizunak. Kamiseta zuriak ardoz eginda dabiltza dagoeneko koadrila asko kalean, eta Mausitxa txarangakoak, gaurko protagonista nagusiak, hasi dira eguna musikaz girotzen. Eguraldia lagun, egun handia izateko osagai guztiak ditu gaurko egunak. (bideoa eta argazki bilduma dauzka)

San Bartolome Egunean goizean goizetik izan da musika herriko kaleetan: Iruñeko eta Guardiako dultzaineroak, Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda. Zaindariaren omenezko prozesio eta mezaren ondoren, berriz, sokadantza egin dute Haritz Dantzari taldekoek –mezatan ere ezpatadantza eskaini dute–. Jende ugari elkartu da dantzak ikustera, baita ondoren Udal Musika Bandak eskaini duen kontzertura ere.

 

Lehertu da festa Elgoibarren. Herri Eskolako Kalamua guraso elkartekoek izan dute aurten txupinazoa botatzeko ohorea.

Gazteen Egunean egingo duten ginkana jokorako Deba ibaia garbitzen jardun dute gaur goiz osoz herriko hainbat gaztek. Gabaz taberna paretik ia Andikaora arteko ibai zatia garbitu dute, bi taldetan banatuta. Ordu honetatik aurrera hainbat ekintza egingo dituzte, herri bazkaria eta bazkalosteko jolasak. Bazkal aurretxoan, gainera, erakusketa zabalduko dute, azken urteotako ibai garbitzeetan egindako argazkiekin.

2015eko San Bartolome jaietako egitaraua aurkeztu du Elgoibarko Udalak gaur egin duen prentsaurreko agerraldian. 158.610 euroko aurrekontuarekin osatu dute egitaraua, iaz baino 12.000 euro gutxiagorekin, alegia. Reincidentes eta Kalakan taldeek eskainiko dituzten kontzertuak nabarmendu dituzte jaietako kultur eskaintzaren barruan. Kalamua Guraso Elkarteko kideek botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa abuztuaren 23an (egitaraua dauka)

2015 07 15 txikibazkaria elgoibarkoizarraElgoibarko Izarrak bertan behera laga du Txiki eguneko aurtengo herri-bazkaria, behar beste jende animatu ez delako.

Amaitu dira jaiak Mendaron. Aurten bi asteburutan ospatu dituzte santanak. Koadrilen egunarekin, eta ume zein zaharren egunekin hasi zituzten festak aurreko astean, eta Santixao eta Santana egunak ospatu dituzte joan den asteburuan. Santixao bezpera egunean, barixakuan, hasi ziren ofizialki jaiak txistularieik bota zuten txupinazoarekin. (argazki bilduma dauka)

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza