San Pedro Eguna ari dira ospatzen Idotorben

Barren.eus 2022ko eka. 29a, 15:41

Idotorbeko zaindariaren eguna ospatzen ari dira Idotorben, San Pedro Eguna baita gaur, ekainak 29.

Atzo arratsaldean hasi zituzten sanpedro festak ofizialki Idotorben, txapliguak botata eta kanpai-jotzearekin. Gaur, urte luzetako usadio zaharrari eutsiz, elizara sartu aurretik prozesioa egin dute sainduaren irudiarekin, eta berriro elizara sartu direnean auzoko apaiz Jon Loiolak eman du azken bi urteetan egin ezin izan duten San Pedro Eguneko meza. Unai Andonegi eta Balzola trikitilariek girotu dute meza trikiti doinuekin, eta hala arituko dira egun osoan.

Mezetatik irten direnean hamaiketakoa egin dute, Armueta harategiak eskainitako salda eta txorizoarekin. Eguerdian Lagunak Pilota Eskolak antolatutako pilota partiduaz gozatzeko aukera izan dute auzoko frontoian eta gero auzotarren eta jubilatuen bazkaria egin dute.
Asteburuan jarraituko du festak Idotorben. Barikuan, uztailaren 1ean, lagunarteko afaria eta mus txapelketa egingo dituzte, eta zapatukoa ekitaldiz beteriko eguna izango da. Umeentzako zein helduentzako ekintzak egingo dituzte, eguerdian hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte.

2022 06 29 sanpedro festak idotorbe saindua

2022 06 29 sanpedro festak idotorbe saindua b1 BARREN b3

2022 06 29 sanpedro festak idotorbe saindua b1 BARREN 1

2022 06 29 sanpedroak festak idotorbe meza BARREN 2

2022 06 29 sanpedro festak idotorbe b1 BARREN meza 1

2022 06 29 sanpedro festak idotorbe b1 BARREN meza b2

2022 06 29 sanpedroak jaiak idotorbe trikitixa BARREN

∞Lotura duten albisteak: