Zirku mundura gerturatzeko aukera izan dute Mendaroko eskola-umeek

Barren.eus 2022ko eka. 14a, 12:05

Ekainaren 21erako antolatua zuten zirku-tailerra astelehenera, atzora, aurreratu zuen Arno Guraso Elkarteak, Trinitate Txiki egunera. Xomorro taldekoak gonbidatu zituzten eta Trinitaten bertan antolatu zuten zirkua. Oreka jokoak, malabareak, soka jokoak, trikimakoak edo akuilu-makuiluak... zirkuan erabili ohi dituzten erreminta ezberdinak probatu ahal izan zituzten haurrek eta izugarri ondo pasatu zuten, argazkietan eta bideoan ikus dezakezuen bezala. 

2022 06 13 Mendaroko zirku tailerra

2022 06 13 Mendaroko zirku tailerra2

2022 06 13 Mendaroko zirku tailerra3