BIDEOA: Mendaroarrak dantzan inauterietan

Barren.eus 2022ko mar. 1a, 20:23

Dantza kalejiraz gainera, disko festa eta playbacka egin zituzten Mendaron inauterietako zapatuan.

Bideo batean jaso ditugu mendaroarrek inauterietako zapatuan eginiko dantzak. Dantza kalejiran parte hartu baitzuten hainbat herritarrek goizean; eta, iluntzean, Arnok antolatutako playback lehiaketarako prestatu zituzten koreografiak dantzatu zituzten hainbat taldek GoƱati pilotalekuan ipini zuten oholtza gainera igota. Batzuek playbacka egitearekin ez zuten nahikoa, eta abestera ere animatu ziren. Ikus bideoan: