Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 15 santanak mendaro 2019 urtxirrista 1Covid-19ak eragindako osasun egoera medio, Mendaroko Udalak eta herriko eragileek erabaki dute jai egunik ez antolatzea. Ordea, kultur ekitaldi sorta antolatu dute uztailaren 24tik 26ra bitarterako, "segurtasun eta prebentzio neurri oro bermatuz".

Santa Ana jaiak izango lirateke protagonista Mendaron uztailaren 26aren bueltan, baina jai egunik ez antolatzea erabaki dute. Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu die, “guztion artean, elkar errespetatu eta zainduz, 2022an Santa Ana jaiak ospa ditzagun”.

Honako kultur egitaraua antolatu dute uztailaren 24tik 26ra bitarterako:
Larunbata, uztailak 24

  • 11:00 Padel finala (2 partidu), Kirolgunean
  • 17:00 ‘Nire azalean arrotz eta Leiho zikin garbi’ dantza emanaldia Pilotalekuan
  • 18:00 DJ PIUS Garagartzan
  • 20:00 Saia Goait taldearen kontzertua, Garagartzan

Igandea, uztailak 25

  • 11:00 Puzgarriak eta Ur-txirrista Azpilgoetan
  • 17:00 Emakume Pilota Txapelketako finala eta MTE pilota erakustaldia
  • 20:00 Errietan kontzertua Garagartzan

Astelehena, uztailak 26

  • 11:30 Meza Nagusia Azpilgoetan
  • 12:30 Bertso jaialdia Goñatin: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
  • 18:00 'Las Divas del Soul', Goñatin

Aurrez aforo mugatudun ekintzen sarrerak Udalean eta Lagun Betikoak tabernan eskuratu daitezke uztailaren 19tik 23ra.

2021 07 15 kultur Agenda mendaro kulturala 24 26

Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza