Santanetarako egitarau kulturala zehazteko bigarren bilera egingo dute

Barren.eus 2021ko eka. 23a, 14:08

Aurten ere Santa Ana jairik ez dela izango gogoraratu dute Mendaroko Udaletik, baina uztailaren 24, 25 eta 26rako kultur eskaintza bat prestatu nahi dute egoerak hobera egin duela baliatuta, eta horretarako, batzarrera deitu dituzte herritarrak biharko [Aurrez beste bat egin zuten]

Lagun Betikoak elkartearen lokalean izango da batzarra, 19:00etan hasita. Batzarra segurtasun neurri guztiak zainduta egingo dutela nabarmendu dute Udaletik.