Santana jaiak antolatzeko jai batzordearen bilera, barikuan

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 15:03

Mendaroko Udalak Santa Ana jaietako Jai Batzordearen bilera antolatu du bariku honetarako, hilak 21. Udalak herritarrak gonbidatu ditu jaietarako ekarpenak egitera eta bileran parte-hartzera.

19:00etan egingo dute bilera, Lagun Betikoak elkartearen lokal zurian. Covid-19a dela eta, aforo mugatua izango du batzarrak, eta segurtasun neurri oro bermatuko dutela azaldu dute arduradunek.