Errege Magoei gutuna bidaltzeko postontziak jarri dituzte herriko hiru tokitan

Barren.eus 2020ko abe. 28a, 11:29

Koronabirusaren eraginez debekatuta daude jende pilaketa handiak sortzen dituzten ekitaldiak, hortaz, aurten ez dute Errege Magoen desfilerik egingo. Hala ere, Errege Magoak etorriko dira elgoibartarrei opariak banatzera, eta haiei gutuna bidaltzeko postontzi bereziak jarriko dituzte herriko hiru lekutan.

Lekuederren, Kalegoen plazan eta Kalebarren plazan. Mendarora ere joango dira Errege Magoak, eta udaletxe azpian egongo da haientzako gutuna bidaltzeko postontzia.

2020 12 28 errege magoak postontziak elgoibar baltasar

2020 12 28 errege magoak postontziak elgoibar kalebarren1