"50 Txiki Elkarrekin" dokumentala sarean ikusgai jarri du Mauxitxa txarangak

Barren.eus 2020ko uzt. 27a, 13:03

Mauxitxa txarangak 50 urte bete zituen atzo, 1970. urteko uztailaren 26an jo baitzuten aurrenekoz Soraluzeko Santa Ana egunean. Urtemuga baliatuz, sarean jarri dute ikusgai joan den abenduan Herriko Antzokian estreinatu zuten dokumentala: "50 Txiki Elkarrekin".

Mikel Sastre elgoibartarrak zuzendu du '50 Txiki Elkarrekin' izeneko dokumentala. "Ezinezkoa zaigu ez hunkitzea dokumentaleko irudi, elkarrizketa eta adierazpenekin, are gehiago aurtengo Txiki Eguna bizitzea ezinezkoa izango zaigulako", adierazi dute Mauxitxa txarangako kideek Sastreren lanaz. Youtuben duten kanalera igo dute dokumentala. Festazaleek ez dute aurten dokumentalean ikus daiteekeen moduan jaietaz gozatzeko aukerarik izango, aurten ez baita San Bartolome jairik izango.

∞Lotura duten albisteak: