San Bartolome jaiak antolatzeko hiru bilera antolatu ditu Udalak

Barren.eus 2020ko eka. 12a, 18:26

Koronabirusaren eragina esparru guztietan igarri da, baita herriko festetan ere. Elgoibarko Udalak San Bartolome jaiak nola antolatuko diren hitz egiteko hiru bilera deitu ditu.

Distantzia sozialak mantendu eta bestelako segurtasun neurriak betetzeko arazoak ekiditeko asmoz antolatu ditu Udalak hiru bilera, herrian elkarte eta kultur eragile ugari daudelako.
Lehen bi bilerak Aita Agirreko areto nagusian izango dira. Aurrenekoa asteazkenean, ekainaren 17an, 12:00etan. Bigarrena eguenean, ekainaren 18an, 12:00etan.
Hirugarren bilea Zoom plataforma digitalean egingo dute, eguenean, 19:00etan.
Izena ematen dutenek, baieztatu egin beharko dute bileretara joango direla, baita Zoom bidez egingo den bilerarako izena ematen dutenek ere , sarrera birtualera sartu ahal izateko gonbidapena bidali beharko dietelako.