Inauterien azken txanpa

Barren.eus 2020ko ots. 25a, 13:27

Inauterietako martitzenarekin ailegatuko da gaur, hilak 25, mozorro festaren azkena.

Elgoibarren 16:45erako jarri dute mozorroen bilgunerako hitzordua. Gero, 17:00etan, umeentzako ikuskizuna egongo da Kalegoen plazan (euria eginez gero, Maalako parkean). Kantu Kolore haur berbena taldekoek 'Honolulu' ikuskizuna emango dute. Ondoren, Mauxitxa txaranga ibiliko da kalean, 18:15ean hasita, erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin batera. Jubilatuen Biltokiraino ere ailegatuko da festa, 18:00etan egingo baitute mozorro lehiaketa eta Eguren orkestrarekin dantzaldia. Elgoibarko Herri Eskolan ere gaur arratsaldean egingo dute inauterietako jaialdia, 14:30etik aurrera, ikastetxeko jolaslekuan.

Mendaron ere, musika eta animazio ikuskizuna antolatu dute gaurko. 17:00etan hasiko da Goñati pilotalekuan.

∞Lotura duten albisteak: